Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Eguna 2025: inklusiorako bidean


2025EKO ABENDUAREN 3A: DESGAITASUNAREN NAZIOARTEKO EGUNA

2025eko abenduaren 3an, Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu. Aukera hori aprobetxatu nahi dugu, gure eguneroko bizitzan gizarte inklusiboago bat eraikitzen laguntzen diguten keinuak nabarmentzeko.

Keinu sinpleak dira, ahaleginik eskatzen ez dutenak, baina ingurune eskuragarriagoak eta inklusiboagoak eraikitzen dituzte. Borondatea, kontzientzia hartzea eta desgaitasunari buruzko oinarrizko ezagutzak izatea besterik ez da behar.

Bideo-dei batean kamera piztea, hitz egiteko txanda errespetatzea, aulki bat bere lekuan jartzea bulegoko pasabidea ez blokeatzeko edo bilera batean mundu guztiak bere zereginak ulertu dituela ziurtatzeko minutu batzuk hartzea… Hori inklusiorako bidean aurrera egitea da.

GIZARTERATZEKO BIDEAN AURRERA EGITEA, DESGAITASUNAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2025

Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Egunean, zurekin gizarteratzeko bidean aurrera egiten jarraitu nahi dugu. Horregatik, egunerokoan ager dakizkigukeen egoera batzuk hobeto ulertzen lagunduko diguten testigantza batzuk dakarzkizuegu.

Nola erlaziona zaitezke gor batekin lanean?

Pertsona askok pentsatuko lukete ahotsa goratzea dela aukera zuzena, baina ezpainak irakurtzeko aurpegia ondo ikusten dizulaz ziurtatzea aukerarik eraginkorrena eta inklusiboena da.

Lydia Sempere, entzuteko desgaitasuna duen profesionala

Lydia entzumen-urritasuna duen gaztea da, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziaduna eta automobilismo profesionaleko pilotua. Gaur egun, gorputz-hezkuntzako irakasle gisa lan egiten du Alacanteko institutu batean, Clio Cupeko pilotua da eta Adecco Fundazioaren gizarte-misioaren enbaxadorea da. Sentsibilizazio-jardunaldiak egiten ditu desgaitasuna duten pertsonak laneratzen laguntzeko.

Lydia hobeto ezagutu nahi baduzu, bisitatu gure bloga. Aldiz Lydia Sempereko jardunaldi bat ikusi nahi duen enpresa inklusiboa bazara, bete gure harremanetarako formularioa.

Zer egin dezakezu gurpil-aulkian dagoen pertsona bati zure bulegoan laguntzeko?

Gurpil-aulkia ez oztopatzeko bulegoan ordena mantentzea aukera eraginkorrena da, baina, era berean, oso garrantzitsua da gurpil-aulkiari bultza ez egitea berarekin mugitzen den pertsonari aurretik galdetu gabe.

Carmen Giménez, atleta paralinpikoa

Carmen Giménez Zuzenbidean eta EAZn lizentziaduna da. Aholkularitzan ibilbide oparoa hasi zuen baina genero-indarkeriako gertaera baten ondorioz bizkarmuineko lesio larri bat sufritu zuen. Urte batzuk geroago eta bere semea Bruno hil ondoren, atletismoan babesten hasi zen. #RunForBruno ekimena sortu zuen, bizitzarekiko maitasunak inspiratutako atletismo egokituari ikusgarritasuna ematen dion proiektua alegia.

Gaur egun, Carmen Espainiako txapelduna da 800, 1.500 eta 5.000 metroko T54 kategorietan; gainera, #RunForU proiektuaren buru da eta Adecco Fundazioaren enbaxadorea da ere.

Carmen hobeto ezagutu nahi baduzu edo bere sentsibilizazio jardunaldia ikusi nahi duen enpresa inklusiboa bazara, bisitatu gure webgunea.

Nola erlazionatu zaitezke lanean desgaitasun intelektuala duen pertsona batekin?

Ez duzu pertsona gehiegi babestu behar, bere lanpostuari esleitutako funtzioak betetzeko oso gai delako dago hor. Agian ohitura on batzuk hartu beharko dituzu, hala nola planifikatzea, egutegi eta funtzio jakin batzuetara mugatzea gehiegi inprobisatu gabe eta bilerak aldez aurretik prestatzea edo gauzak azaltzeko denbora nahikoa hartzea, adimen-desgaitasuna duen pertsonak ondo ulertu dituela ziurtatuz.

Caterina Moretti, Down sindromea duen profesionala

Caterina Down sindromea duen 28 urteko neska bat da. Lokutore profesionala eta influencer digitala da, marketing laguntzaile gisa moda enpresa batean egiten du lan eta Adecco Fundazioaren misio sozialaren enbaxadorea da ere.

Cate hobeto ezagutu nahi baduzu, gure bloga bisitatu ezazu. Aldiz Caterina Morettiren jardunaldi bat ikusi nahi duen enpresa inklusiboa bazara, bete gure harremanetarako formularioa eta gurekin kontaktuan jar zaitez!

Zure enpresak desgaitasunari buruzko proiektu mota hau bultzatu nahi du?

Enpresa hauek aniztasuna eta inklusioa babesten dute Pertsona Desgaituen Nazioarteko Egunean

Zure enpresari aniztasunaren estrategia lantzen lagun diezaiogun nahi duzu?

Desgaitasuna duzu eta lana edo praktikak bilatzen ari zara?

Zure enpresarentzat desgaitasuna duten pertsonak kontratatu nahi dituzu?